XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Era berean, Europar erakundeetatik diru-iturri ezbedinak EAEra ailegatzen dira.

Gure gaiari dagokionez, Gizarte Segurantzatik EAEk jasotzen duen transferentzia berezia dugu. Honen helburua INSALUD eta INSERSOren eskuduntzei finantziaketa berezia ematea da.

Beraz, EAEk diru-iturri horietatik eskuratzen duenarekin bi mota ezberdineko konpromesuei aurre egiten die: bata da, EAEk, berak, dituen eskuduntzak finantzaketarako, eta, bestea, Estatuari ekarri behar diona jasotako ez dituen ezkuduntzak finantzatzeko asmoz.

Dakikegunez, Finantza-Sistema honetan ikus dezakegun filosofia guztiz ezohikoa da beste Erkide Autonomoarekin alderatuz gero, Nafarroako Foru-Komunitea salbu.

Are eta gehiago, geure inguruko ordenamendu arautzaileen artean ez dugu horrelako Finantza-Sistema aurkituko ezta egituta federala dituen lurraldeekin konparatzen badugu ere.

Espainako Elkarte Autonomoen Finantza-Sistemaren ezagarria, oraingoz bederen, Estatuaren diru-sarreretan parte hartzean datza, porzentai batzuen arabera.

EAEk zein Nafarroako Elkarte Foralak jaso ez dituzten eskuduntzagatik.

Estatuari ematen diote dagokion finantzaketa. Beraz, diru-sarrerak biltzeko prozesua eta gastuarena banatzen dira. Itun Ekonomikoaren Sisteman kudeatutako diru-sarrera propioak EAEko gastua finantzatzeko ez ezik Estatuarena ere finantziatuko du.

Gainera, azken kasu honetan argitu beharko da bi ideia: alde batetik, EAEk ez duela zer ikusirik Estatauak finkatzen duen diru-kopuruekin, eta, bestetik izugarrizko eragina jasaten du EAEren ekarpenetan ezaugarri exogenoa bihurtu baita.

Gizarte Segurantzaren gastuei dagokienez, INSALUD eta INSERSOk 1988.eko urtarrilaren bat arte ematen zituzten osasun zerbitzuak zein zerbitzu sozialak Euskadira transferitu ziren.

Eskuduntza horiek Eusko Jaurlaritza eta Lurralde Historikoen artean banatu ziren Lurralde Historikoaren deituriko Legearen arabera (LTH deritzana).

Transferentzia osoa horrela banatu zen: Osasun zerbitzuak Bateratutako Erakundei zegozkien eta, aldiz, zerbitzu sozialak Lurralde Historiko Erakunde bakoitzari (%2,22 ezik Bateratutako Erakundei zegozkiela).